Esker oneko hitzak, beren alde eta beren metodoaren alde apustua egiteagatik

2013ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Bakoitzak bere erara, El método Arrieta filmari buruzko beren iritzia eman zuten atzoko aurkezpenean Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek. Mentxuk ahotsaren bidez; Lourdesek begien bidez, Mentxu itzultzaile zuela. Filmaren grabazio lanak luzeak egin zaizkiola eta amaitua dela sinetsi ezinda dagoela adierazi zuen Lourdesek. Mentxuk eskerrak eman zizkion Gil Munarrizi, beren alde eta beren metodoaren alde apustu egiteagatik. Filmean bezala, aurkezpenean ere Mentxu Lourdes baino suharrago agertu zen metodoaren baliagarritasunari eta abantailei buruz mintzatzean. Ezintasunak dituztenen komunikazioa hobetzeko sortutako aparatu informatikoez hitz egitean, bi motatakoak bereizi zituen Mentxu Arrietak: batetik, normalak; bestetik, mafiarenak, gehienentzat garestiegi eta ezin eskuratuzkoak direnak. Arrieta metodoa mafiakoen antipodetan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.