Arkaitz Goikoetxeari 22 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Ertzaintzaren ibilgailu ugari izan ziren atzoko manifestazioaren ibilbide osoan.
Ertzaintzaren ibilgailu ugari izan ziren atzoko manifestazioaren ibilbide osoan. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Berria -

2011ko apirilak 30
Espainiako Auzitegi Nazionalak 22 urteko espetxe zigorra ezarri dio Arkaitz Goikoetxeari, ETAko kide izatea eta armak eta lehergailuak edukitzea egotzita. Harekin batera, Aitor Cotano, Iñigo Gutierrez, Malen Zuazo eta Ana Isabel Prieto zigortu dituzte, hamasei, hamalau, zazpi eta lau urtera, hurrenez hurren.

Hala ere, auzitegiak absolbitu egin du Goikoetxea Benjamin Atutxa PSE-EEko legebiltzarkidea bahitu nahi izateaz. Goikoetxeak zuzendutako taldeak Atutxa bahitzeko asmoa zuela, baina saiakeraren bat egin aurretik asmo hori bertan behera utzi zuela dio auzitegiaren ebazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna