Iñaki Goirizelaia absolbitu egin dute aparteko lansariei buruzko auzian

Erredakzioa -

2013ko abenduak 4
Getxoko epaitegiak ebatzi du Iñaki Goirizelaia EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ez zuela lege hausterik egin iaz aparteko lansarien ordainketak aurreratzea onetsi zuenean. Diligentziak unibertsitateko gobernu kontseiluko kide batek jarritako salaketaren ondorioz hasi ziren; «administrazio publikoaren kontrako delitua» egitea leporatu zion errektoreari. Izan ere, errektoreak aukera eman zien, hala nahi izan zuten unibertsitateko langileei, 2013ko aparteko lansariaren aurrerapena jaso zezaten 2012ko abenduan. Erabaki hori hartu zuelako, salaketa jarri zion UGT sindikatuko ordezkari batek errektoreari, eta deklaratzera joan behar izan zuen hark auzitegira. Epailearen autoa pozik hartu du Goirizelaiak: «Ziur nengoen moralki ondo jokatu nuela; banuen zerbitzu juridikoen informazio fidagarria, baita talde eta kargudun askoren elkartasuna ere». Abenduko ordainsariarekin ere sistema bera jarriko dute martxan EHUn: datorren urteko ekaineko aparteko saria orain kobratzeko aukera izango dute langileek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna