Koldo Aldabe.
Eusko Legebiltzarra. Lehendakarigaien programak. Analisia

Akordio zabalen aroa

2012ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Ez du arrazoirik falta IƱigo Urkulluk: akordio zabalen legegintzaldia izango da, izan beharko du ireki berri den aroak, edo ez da akordiorik egongo. Akordio zabalak, egungo legebiltzarraren osaketak besterik ez duelako ahalbidetzen; 43 (EAJ-PSE-EE), 48 (EAJ-EH Bildu) edo 64 (EAJ-EH Bildu-PSE-EE) botoko gehiengoak. Zailagoa dirudi 53ko batek (EAJ-PSE-EE-PP); zer esanik ez, 74 edo 75eko batek.

Dena den, atzo ez zen irudikatu akordio zabalen aroaren hasiera. Akordio zabalen premiarena irudikatu zen.

Garrantzitsuak dira legegintzaldi honetarako planteatutako gaiak; garrantzitsuegiak Legebiltzarreko lau hormen barruan kabitzeko ere.Urkulluk, gaur lehendakari izendatuko dutenak, Eusko Legebiltzarra jarri du bakegintzaz, normalizazioaz, estatus berriaz, ekonomia pizkundeaz... eztabaidatu eta erabakitzeko gune bakartzat. Asko hazi beharko dute legebiltzarreko lan taldeek era guztietako gizarte eragileen parte hartzea eta haien iritziak aintzat hartzea bermatzeko, atzo irudikatu zena errepika ez dadin; legebiltzarkideak, barruan, eta herritar andana, kalean, lau horma horietatik kanpo. Eta, era berean, Laura Mintegik Urkulluri gogorarazi zion bezala, nekez konpon daiteke euskal auzia, Nafarroa eta Iparralderik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.