Ordiziak astindu handia eman dio Hernaniri (7-34)

Erasoko puntua ere lortu dute goierritarrek, bost entsegu lortuta; etxekoak ezinean aritu dira une oro

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako errugbiaren festa izan zen atzo Hernani aldean, etxeko taldeak eta Ampo Ordiziak elkarren aurka jokatu zutelako seigarren jardunaldian. Baina festa goierritarrentzat bakarrik izan zen gozoa. Ordiziak 7-34 irabazi zion Hernaniri, bost entsegu eginda, eta bost puntu eder poltsikoratu zituen Landaren.0-17 iritsi ziren atsedenaldira.

Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak gaur jokatuko dituzte seigarren jardunaldiko partidak. Gernika etxean ariko da, Vigoko Unibertsitatearen aurka (12:00), eta Cajasolen zelaian ariko dira getxoztarrak (12:30). Sailkapen buruan dago Gernika, eta azken postuan Getxo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.