Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Pozik gabe

2013ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Garai haietan, poz handia zegoen gizartean, poz eutsiezina, dio Alvaro Gurreak, esan beharrik ez dago noski espainoletik dagoela itzulita testua, euforia incontenible, eta, hala, gogoak izaten genituen edozein motatako gauzak egiteko, batere zuhurtasunez ibili gabe. Berriak ginen arlo horretan, ez genekien ezer, eta geure burua bera ere asmatu behar izan genuen —nor naiz ni, zer egiten dut hemen kamiseta marradun hau jantzita, eta abar—; baina hori guztia akuilu handia izan zen. Zenbateko nostalgiaz oroitzen dudan orain garai hura, urruti samar geratu den garai horretan gogo izugarriak baitzeuden gauzak egiteko, grina bizia baitzegoen edozein lekutara eta edozein modutan joateko! Batere beldurrik izan gabe.

Eta orain, garai hauetan, sumatzen al da pozik gizartean, zuk nabaritzen al duzu? Poza bai tarteka, poza bai banaka, binaka, taldeka ere bai batzuetan, baina poz sozialik, edo poza gizartean? Ez gatoz diktadura baten azpian egotetik, esan dezake norbaitek, eta baliteke, hori ere bada noski, beste garai bat da hau, orain dena dago egitea, teorian behintzat, baina ezer goitik behera aldatu bada ordutik hona, etorkizunaren ideia da hori.

Etorkizunik gabe bizi gara, etorkizunaren pozik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.