Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Asmoak

2013ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Bero itogarriak bota egiten nau, eta urtu egiten dit garuna. Pentsamenduak ere itogarriak egiten zaizkit halakoetan: beharbada ez dugu asmorik batere, ez dugu asmorik ezertarako, eta lasaitu ederra hartu dugu etorkizunik ez dagoela ikusita. Eguna egunaren atzetik, zer besterik da denboraren isuri hau, dena iragaten da abaila bizian, eta ubera lauso bat besterik ez du uzten, norbere memoria historikoa gordetzen bada nahikoa lan, bestelakorik baden ere ez dakigu jada, oraina hain dator puztua egunero, iraganaren eta etorkizunaren lekuak ere hartu ditu.

Eta zaila dago gure asmoei egitura bat ematen saiatzea. Asmoak behar dira horretarako. Baina beharbada ez dugu asmorik batere, eta haizeak batera eta bestera erabil gaitzan espero dugu, eraman gaitzala arrastaka bada ere, batzuetan ez gara egoten asmo handietarako, egunean egunekoari eustea nahikoa iruditzen zaigu. Beharbada bero honekin inork ez dauka pentsatzen hasteko gogorik, irailean edo hasiko gara berriro. Zer dakit ba nik.

Iraila etorriko da, hori badakigu, eta etorriko dira haurren eskola egunak, eta etorriko dira Gabonak, eta etorriko da hurrengo urtea ere, eta hurrena, eta hurrena, eta dena etorriko da, eta etorri bezala joango da dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.