Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Bitartean

2013ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Dena etorriko da, eta etorri bezala joango da dena. Eta bitartean harrituta ibiliko gara, ezjakin, ezindu, ezer ulertzeko gakorik gabe, izotz mintz baten gainean irristaka ariko bagina bezala, haizeak hara eta hona gabiltzala, min hartzeko beldur izugarri batek mantentzen gaituela zutik. Eta ahal bezain pozik bizi nahiak, eta hortxe hasten gara, geure ezin guztiekin ere, ezegonkor bada ere, zerbait eraikitzen, etorkizunari forma ematen, norberak ahal duen bezala.

Nork beretzat aukeratzen duen forma horrek forma kolektiboekin ze harreman duen jakitea beste kontu bat da. Zeinek ematen digu forma, ze forma ematen digu, eta zeini ematen diogu forma guk? Edo beste era batera esanda: norberak zer egiten du kolektiboari forma emateko?

Gauzak egin daitezen, gerta daitezen lan egiten duen jendea egiten zait aspaldian harrigarri bezain miresgarri, jende anonimo hori, beretik onena jartzen duena, bere lana, bere denbora eskaintzen duena etorkizuna etor dadin zain geratu gabe, berdin du zertan, holaxe nago jarrita. Ikusten dut baten bat beretik onena emanda, trukean dirua ez beste guztia jasotzen, eta miragarria egiten zait. Normala ere bai.

Gero etortzen zait galdera: ze forma ari gara ematen herriari?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.