Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Goraka

2013ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Pasatu da dena, pagatu ditut zorrak, pozik nago etorri izanaz, hemen nago azkenean, itxi da zirkulua, orain badaukat berriro hastea. Eta zure ondoan lo geratzea eternitate batez. Gauza gehiago ere egin nahi dut. Idatzi egin beharko nuke beharbada. Ahora sartu aurreko unean gerezia adarrean hazi arteko denbora guztia etorri zait bat-batean, zuhaitza hazten, adarrak loratzen, loreak haragitzen, neu naiz-eta gerezi hori, hezurra izango naiz hurrena. Baina orain kantuan egin nahi dut, zure zerura begiratu, zigarro bat piztu, eta kea ikusi ilunpetan, leun, goraka, bere forma aldakor, bere gorputz arinarekin, ezerezetik hain hurbil, desagertzeko sortua, eta aldi berean hain urrun, gu denok bezala, zu eta ni bezala, dena hartuz une batez bederen, dena izanez, ahora sartu behar dudan gerezia, adibidez, edo zure begiak.

Azkena da hau, irailean ez naiz etorriko, ederra izan da. Gereziak eta keak ekarri ditudala pentsatu nahi dut, denbora luzez ondutakoak eta bat-batean piztutakoak, bat ala beste desagertzeko sortuak, dena izan nahi zutenak une batez bederen. Esker ona adieraztea tokatzen zait orain, baina ez dakit nondik hasi. Mila esker denoi.

Orain badaukat berriro hastea, zurekin, leun eta goraka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.