Jakin beharrekoak

2013ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
NSA. AEBetako Segurtasun Nazionalerako Agentzia da. 1952an sortu zuten, eta Fort Meaden du egoitza, Maryland estatuan. Komunikazio eta informazio sistemak zaintzea du bere xedea, bai espioitza lanak eginez, bai AEBetako Gobernuaren sistemak defendatuz. Berez, atzerrira bideratuta du bere jarduna. Defentsa Departamentuaren baitako agentzia bat da, eta militar batek zuzentzen du beti. Bertze hamasei agentziarekin batera osatzen du AEBetako Inteligentzia Komunitatea (IC), —horietako bi dira CIA eta FBI—. Inteligentzia Nazionaleko Zuzendariak koordinatzen ditu agentzia guztiak.

Booz Allen Hamilton. Edwin G. Booz eta James L. Allenek 1914an sortutako aholkularitza enpresa bat da. II. Mundu Gerraz geroztik, AEBetako Gobernuarekin harreman estua izan du. Gobernuaren agentziek gehien kontratatutako enpresen artean dago. Segurtasunaren arloan aritzen diren enpresek gobernuan duten eraginaren adierazgarri da Booz Allen Hamilton: enpresa horretako exekutiboa izan zen James Clapper Inteligentzia Nazionaleko Zuzendaria, eta Mike McConnell enpresako presidenteordea Clapperren postuan egon zen George W. Bushen agintaldian. The Washington Post-en lehen datuen arabera, estatuko sekretuak eskura dituztenen herenek enpresa pribatuentzat lan egiten dute.

Prism. NSAk zelata elektronikorako erabilitako programa bat da. Horren bidez, NSAkAEBetako telefono konpainia handien eta Interneteko atari handienen erabiltzaileen datuak eskuratu ditu, telefono deiei, mezu elektronikoei, artxiboei eta gisakoei dagozkienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.