Sexu bereko pertsonen ezkontza eskubidea aldarrikatzen duen Les Bascos elkarteak gogor salatu du Jean Michel Colo Arrangoitzeko (Lapurdi) auzapezaren deliberoa, eta gogorarazi dio legea urratzen badu errudun dela eta haren zigorra ukan dezakeela. Colok herriko erregistro zibila ixtea deliberatu du, bi gizonen arteko ezkontza eragozteko.
Hautu libreen eta askatasunaren aldeko kolektiboak bat egin du Les Bascos taldearen salaketarekin. Coloren erabakia demokrazia zangopilatzea dela nabarmendu du, eta sostengua helarazi die erabaki horren biktimak izan diren bi pertsonei.
«Arrangoitzeko auzapezak legea urratzen duten jarrerak atxikitzen segitzen badu, eskatuko diegu eskumena duten agintariei egoera horri bukaera emateko eta zigorrik gogorrena ezartzekoauzapezari». Prefetak ere legea bete behar zuela gogorarazi zion auzapezari.
Auzapeza, zalantzan
Erregistro zibila ixtea deliberatu zuen Arrangoitzeko auzapezak. Egundaino sutsu defendatu du jarrera hori, baina erran du aldatzea aztertzen ari dela, jasan dituen presioen ondorioz.
Legea urratu duela ohartarazi diote Arrangoitzeri
Sexu bereko pertsonen ezkontza baimentzen duen legea betetzeko eskatu dio Les Bascos taldeak auzapezari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu