San Pedro B-rentzat bandera eta igoera

KAE 2 liga irabazi du, baina maila bat gorago aritzeko aukera goiko igoera eta jaitsieren mende izango du

Aitor Manterola Garate.
2013ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
San Pedro B-k irabazi du KAE 2 liga aurten, eta garaileari dagokion bezala, maila bat gorago aritzeko aukera eskuratu du. Gero, datorren urtean KAE 1 ligan ariko den edo ez beste emaitza baten mende egongo da; hain zuzen, San Miguel ligara igotzeko kanporaketaren mende. Izan ere, San Pedro B gora igotzeko izan dezakeen aukera kanporaketa horretako sailkapenak baldintzatuko du. Ezinbestean, lekua egon beharko duelako KAE 1 ligan, pasaiatarrak igo ahal izateko. San Miguel ligara igotzen diren Galiziako ontzien arabera da hori.

Horiek geroko kontuak izango dira, eta denborak argituko du zer gertatuko den. Egindakoari erreparatzen bazaio, San Pedro B-k egundoko lehiaketa egin du, hainbat bandera irabaziz, guztiak alde handiz. Hondarribia B-k egin du bigarren, eta zortzi puntu atera dizkio pasaiatarren bigarren ontziak. Hondarribia B-rekin batera, Deustu ariko da KAE 1era igotzeko kanporaketan. Datorren asteburuan izango da hori: larunbatean Erandion (12:00), eta igandean, Hondarribian (18:00). Zarautz izango da kanporaketako beste ontzia, KAE 1 ligako azken-aurreko sailkatua. Larunbateko estropadarekin batera, KAE 2 ligako ontziak ere lehiatuko dira, baina ez da puntuagarria izango.

Kanporaketak ontzi batentzat izango du saria, aurrenekoak bakarrik izango duelako KAE 1 ligan aritzeko aukera datorren denboraldian, betiere beste ligen osaketa kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.