Oso arrakasta handia izaten ari da The Kinks taldearen musikala

Bi astez eman dute 'Sunny Afternoon' Hampstead antzokian eta litekeena da orain West Endera eramatea

Agentziak
Londres
2014ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
The Kinks taldearen Sunny Afternoon musikala oso harrera beroa jasotzen ari da hala ikusleen nola kritikarien aldetik, eta apirilaren 14az geroztik Hampstead antzokian ikusgai izan ondoren West End antzokira eramateko aukera aztertzen ari dira, izan duen arrakasta aintzat hartuta. Londresen arte eszenikoetako obra nagusiak antzoki horretaneman ohi dira. Sunny Afternoon musikalak The Kinks taldearen kanturik ezagun eta arrakastatsuenak ditu oinarri nagusi. The Kinks taldea 1960an sortu zen Londres hiriaren iparraldean, eta Ingalaterrako pop-rock musikari bultzada handia eman zion hamarkada horretan, The Beatles eta The Rolling Stones taldeekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.