Komunikazioa

Alaia Martinekin hasiko dute gaur lehenengo 'Amapola Morea' saioa

Antxeta eta Oiartzun irratiek elkarlanean sortutako saioak emakumeen lana azalarazi nahi du

Erredakzioa
2013ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Ohiko telebista eta irrati saioek eskaintzen ez duten saio mota egingo dute gaur iluntzean, 20:00etan, Antxeta eta Oiartzun irratiek: Amapola Morea. Bakarka eta ordubetez, emakume baten ibilbidea azaleraziko dute. Lehen elkarrizketatua Alaia Martin Oiartzungo (Gizpukoa) bertsolaria izango da.

Antxeta eta Oiartzun irratiek elkarlanean sortutako saioa da. Oiartzungo Mirari Martiarena eta Hendaiako Aitziber Zapirain dira saioko arduradunak. Bi astetik behin, emakume bat gonbidatuko dute haren ibilbideari buruz luze eta zabal hitz egiteko. Martinen ondotik, Hamaika Telebistako erredaktore buru Naroa Iturri eta Miren GaztaƱaga aktorea izango dituzte estudioetan. Irratsaioa zuzenean entzuterik ez duenak aukera izango du Antxeta zein Oiartzun irratien webguneetan entzutea.

Euskal Herri osoko emakumeak elkarrizketatzeko asmoa du irratsaioak. Dantzariak, kirolariak, okinak, idazleak, nekazariak, abeslariak...Ez zaie axola emakume ezaguna izan ala ez Amapola Morea-ren helburua, berriz, emakumeen itzalpeko lana azalaraztea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.