Komunikazioa

ETB1 kateak denboraldiko ikusle kuotarik onena izan du apirilean: %2,7

ETB2k %8,1eko batez besteko kuota izan du EAEn, duela urtebete baino bi puntu eta hamarreko bat gutxiago

urtzi urkizu
Donostia
2011ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Futbol eta pilota partidetan lortutako datu onei esker, ETB1en batez besteko kuota zortzi hamarreko igo da azkeneko hilabetean. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,7ko ikusle kuota izandu apirilean. Duela urtebete hilabete berean %2,6ko kuota izan zuen. Duela bi urte, berriz, %3,4ko kuota. Apirilaren 27an Real Madril-Bartzelona Txapeldunen Ligako finalerdiak %44,3ko ikusle kuota izan zuen, 2005. urtetik euskarazko kateak izandako daturik handiena. Horrek igo du neurri handi batean ETB1en batez bestekoa.

ETB2 kateak, berriz, %8,1eko kuota izan du apirilean, martxoan baino lau hamarreko gutxiago eta 2010eko apirilarekin alderatuz bi puntu eta hamarreko bat gutxiago.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle bakoitzak 220 minutu egiten ditu egunean telebistaren aurrean.

Espainian, La1 da ikusle gehien duena (%14,7ko kuota). Bigarren Tele5 da (%13,1), eta hirugarren, Antena3 (%11,1). Cuatrok %6,4ko ikusle kuota izan du, eta La Sextak %6,2koa. Gaikako kateen artean, Clan TVE da gehien ikusten dena: %3,4ko kuota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.