Komunikazioa

ETB1 kateak denboraldiko ikusle kuotarik onena izan du apirilean: %2,7

ETB2k %8,1eko batez besteko kuota izan du EAEn, duela urtebete baino bi puntu eta hamarreko bat gutxiago

U.U. -

2011ko maiatzak 3
Futbol eta pilota partidetan lortutako datu onei esker, ETB1en batez besteko kuota zortzi hamarreko igo da azkeneko hilabetean. Hala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,7ko ikusle kuota izan du apirilean. Duela urtebete hilabete berean %2,6ko kuota izan zuen. Duela bi urte, berriz, %3,4ko kuota. Apirilaren 27an Real Madril-Bartzelona Txapeldunen Ligako finalerdiak %44,3ko ikusle kuota izan zuen, 2005. urtetik euskarazko kateak izandako daturik handiena. Horrek igo du neurri handi batean ETB1en batez bestekoa.

ETB2 kateak, berriz, %8,1eko kuota izan du apirilean, martxoan baino lau hamarreko gutxiago eta 2010eko apirilarekin alderatuz bi puntu eta hamarreko bat gutxiago.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle bakoitzak 220 minutu egiten ditu egunean telebistaren aurrean.

Espainian, La1 da ikusle gehien duena (%14,7ko kuota). Bigarren Tele5 da (%13,1), eta hirugarren, Antena3 (%11,1). Cuatrok %6,4ko ikusle kuota izan du, eta La Sextak %6,2koa. Gaikako kateen artean, Clan TVE da gehien ikusten dena: %3,4ko kuota.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna