Komunikazioa

Bake prozesuetako bitartekariei buruzko lan bat gaur TV3 katean

Brian Currin, Alec Reid, Rufi Etxeberria eta Juan Jose Ibarretxeren hitzak bildu ditu Gorka Espiauk 'Pluja seca'-n

urtzi urkizu
Donostia
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
«Irlandan euri lehorra deitzen diote busti aurretik lurruntzen diren ur tantei. Ia ez dira sentitzen. Ukitzen zaituztela eta arrastorik gabe desagertzen direla sentitzen duzu. Horretan datza bitartekaritza». Kontzeptu horri helduta, bake prozesuen gaineko bitartekariei buruzkolan bat estreinatuko dute gaur Kataluniako TV3 katean: Pluja seca. Mediadors internacionals al Pais Basc dokumentala. Sense ficció saioaren barruan emango dute, 21:50ean.

Hainbat bake prozesutan bitartekariek itzalean egin duten lana azalduko da dokumentalean. Halaber, ETAren su-eten iragarpenean eragina izan duten nazioarteko bitartekarien hitzak bilduko dituzte. Hegoafrika eta Irlandako prozesuetan garrantzitsuak izan diren bitartekari batzuk euskal prozesuan parte hartzen ari dira. Dokumentalean Brian Currin elkarrizketatu dute. Baita Alec Reid bitartekaria ere. Juan Jose Ibarretxe, Rufi Etxeberria, Leopoldo Barreda, Jose Antonio Pastor, Jone Goirizelaia eta Paul Riosen hitzak entzungo dira. Horiez gain, Roelf Meyer, Harold Good, William de Klerk, Jonathan Powell eta Mohammed Baba agertuko dira. Gorka Espiauk zuzendu du dokumentala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.