Komunikazioa

Euskadi Irratiak 125.000 entzule ditu Hego Euskal Herrian, EGMren arabera

SER da lider, eta Radio Euskadi bigarren; irrati formuletan Los40 da lehena, Gaztearen aurretik

U.U. -

2011ko uztailak 2
Hego Euskal Herrian Euskadi Irratiak 125.000 entzule ditu, EGMren urteko bigarren neurketaren arabera. Datu ona da hori euskarazko irrati publikoarentzat, azkeneko urteetako zenbakietatik gora baitago.

Gaztea irrati formula ere antzeko datuetan dabil Hego Euskal Herri osoko entzuleak aintzat hartuta. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan astelehenetik ostiralera 97.967 entzule ditu Gazteak.

Radio Euskadik iaz galdutako entzule batzuk berreskuratu ditu, eta orain 200.000 entzuletatik gora ditu Hego Euskal Herrian.

Radio Vitoriak 33.000 entzule ditu, eta EITB Musikak 13.000.

Hego Euskal Herrian SER da entzule gehien dituen irratia. Irrati formuletan, berriz, Los40 da liderra.

Kirol saioak, beheraka

Espainian, SER irratiko Carrusel Deportivo-k 276.000 entzule galdu ditu. COPEko Tiempo de Juego-k ez du egoera baliatu, eta 308.000 entzule galdu ditu. Onda Ceroko Radio Estadio da gora egin duen kirol saio bakarra, 187.000 entzule irabaziz. Nahiz eta SERek urtebetean 650.000 entzule galdu dituen, Espainiako irratien artean lider jarraitzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna