Laugarren izateko lehian jarraitu nahi du Uxue Bilbo Basketek

2013ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
ACB ligako laugarren postuaren bila jarraitzen du Uxue Bilbo Basketek. Cajasoli egingo dio bisita gaur (19:30), eta, irabaziz gero, gertuago luke titulurako kanporaketetarako laugarren postu preziatua. Cajasolek, berriz, ez du ezer jokoan, joan den jardunaldian ziurtatu baitzuen datorren denboraldian ACB ligan egotea.

Fotis Katsikarisen taldean, Kostas Vasileiadis jokalariak ez du jokatuko. Greziarra ez da osatu oraindik, eta klubak atzo jakinarazi zuen bi astez jokatu gabe egon beharko duela. Sevillan izango dira, berriz, Adrien Moerman, Milovan Rakovic eta Roger Grimau. Azken horrek ez zuen jokatu Laboral Kutxa Baskoniaren aurka, min hartuta zegoelako. Entrenatzaileak Kataluniako jokalariaren konpromisoa nabarmendu nahi izan zuen atzo: Ā«Izan dituen lesioak ikusita, Grimau eredu bat da talde guztiarentzatĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.