Multinazionalak erantzule direla diote NBEk eta gobernuz kanpoko erakundeek

2013ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Orain arte erantzukizunik onartu ez duten arren, ehungintza sektoreko multinazional handiek ere zeresan handia dutela azpimarratu zuen herenegun Nazio Batuen Erakundeak. «Bangladeshen ekoizten duten nazioarteko enpresek langileen giza eskubideak bermatu beharko lituzkete», esan zuen NBEko Lan Eskubideen Taldeko buru Pavel Sulyandzigak. Horretarako, beharrezko hobekuntzak ezartzea galdegin zien Sulyandzigak multinazionalei. Harago joan ziren, ordea, Asiako hainbat herrialdetako gobernuz kanpoko erakundeetako zein sindikatuetako ordezkariak. Atzo egindako agerraldi bateratuan, Bangladesheko istripuaren erantzuletzat jo zituzten multinazionalak. Horiek epaitzeko «nazioarteko lege esparru bat» sortu beharko litzatekeela esan zuen Asia Monitor Resource Center elkarteko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.