Waltary eta Arizmendi batera ariko dira binakako txapelketan

Frantziako Federazioak txapelketa sistema konplexua eratu du; etzi hasiko da lehia eta apirilaren 25an bukatu

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2013ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Binakako trinket txapelketak sistema berritzailea du aurten. Zortzi bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta. A multzoan, antolatzaileek «indartsu» gisa aurkezturikoan, bikoteak zozketa bidez osatu dituzte. B multzoan, berriz, bikoteak Federazioak osatu ditu. Multzo bakoitzean ligaxka bana jokatuko da, eta A multzoko lauak pasatuko dira final-laurdenetara eta B multzoko lehen biak bakarrik. Lehia etzi hasiko da, Saran, eta finala hilaren 25ean jokatuko da, Baionan.

Zozketak bikote hauek elkartu zituen: Waltary-Arizmendi, Etxeberri-Etxeto, Sorhuet-Ducassou eta Larretxea-Lanbert. Waltary eta Arizmendi batera aritzea adierazgarria da. Sorhuetek —txapelketan berriz ere zigorraren ondoren— eta Ducassouk ere bikote polita egiten dute.

B multzoan bikote hauek egin dituzte: Bielle-Ezkurra II.a, Agirre-Ozafrain, Intxauspe-Jeannots eta Lanbert-Bonebeltxe. Ligaxken fasea martxoaren 30era arte luzatuko da, eta gero hasiko dira kanporaketak, guztiak partida bakarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.