Grebetan oinarrizko zerbitzuak bermatzen ez dituztenak zigortzea proposatu du PPk

2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernua lantzen ari den Gardentasunerako Legearen aurreko proiektuak jasotzen du grebarako deialdien inguruan kargudun publikoek bete beharko dituzten hainbat arau. Atzo argitaratutako zirriborroaren 26. artikuluak jasotzen duenez, greba egunetan oinarrizko zerbitzuak bermatzen ez dituzten kargudun publikoei lege-hauste oso larria egitea egotziko zaie, aurreproiektua lege bihurtzen denean. Ā«Askatasun publikoak eta eskubide sindikalak oztopatuĀ» edo greba eskubidea murriztera bideratutako ekinaldietan parte hartzen duten kargudunei ere egotziko zaie oso lege-hauste larria egitea.

Halako jarrerak dituzten kargudun publikoak zigortzea aurreikusten du proiektuak: soldata jaso gabe uztea eta bost urtetik hamar urtera arteko inhabilitazioa ezartzea, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.