Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Threes Anna. 'Silent City' filmaren zuzendaria

«Bakardade sentimendu horrek eragiten du sortzeko beharra»

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Gorka Erostarbe -

2012ko irailak 22

Bigarrenez da Donostiako Zinemaldian Threes Anna zuzendari herbeheretarra. Antzerki konpainia bateko buru egin zituen urte asko, eta nobelak ere idazten ditu. Zinema egitea zen haren betiko ametsa, eta lortu du. 2007an Donostian izan zen, The Bird Can't Fly filmarekin. Zuzendari Berrien saria eskuratzeko lehiatuko da Silent City lanarekin. Arraina nola zatitzen den ikastera Japoniara doan neska herbeheretar baten bakardade istorioa kontatzen du, modu gordinean batzuetan, metaforen bidez bestetan.

Arrain artean lan egiten du Rosak. Filma egin ondoren, hobeto ulertzen al dituzu arrainak?

Bai, uste dut hobeto ulertzen ditudala. Tira, ez, ez ditut ulertzen arrainak, edo haien sentimenduak. Baina ulertzen dut japoniar kulturan zer-nolako errespetua duten janarekiko, eta bereziki arrainarekiko. Hori agertzen da filmean, arrain bat ulertzen baduzu, haren mugimenduak ulertzen badituzu, orduan baimena edo eskubidea duzu hura akabatzeko eta jateko.

Inkomunikazioaren eta bakardadearen inguruan diharduzu zure bigarren filmean. Inkomunikaturik egoteko hainbat modu bizi ditu protagonistak. Inkomunikazioa da egungo gaitzik larriena?

Bai, izan liteke. Filma egin aurretik, nobela bat idatzi nuen istorio honekin. Inspirazioa nire auzoan bizi zen emakume batek eman zidan. Ez zen etxetik irteten sekula. Leihotik ikusten nuen. Herrialde aborigen batekoa zen, ez dakit nongoa. Behin, balkoira irten, eta teilatutik zerbait hartu nahian zebilen. Laguntza nahi zuen galdetu nion. Berak berearekin jarraitu zuen. Konturatu nintzen zein desberdin garen hainbat kulturatan. Zuriak beti garaile modura agertzen gara, eta horrek ez du errazten komunikazioa. Batez ere, herrialde aborigenetakoak eta Japoniakoak zaizkit interesgarri eta misteriotsu. Txinatarrekin edo afrikarrekin antzekotasun handiagoak ditugu.

Zerk egiten ditu berezi, adibidez, japoniarrak?

Ez dakit. Urtebete egin nuen Japonian, eta oraindik ez dakit zein den haien misterioa. Nire erronka izaten zen egunero pixka bat gehiago ulertzea japoniar kultura. Egunero misterio gehiago zituela ohartzen nintzen.

Gogorra da inkomunikazioa sentitzea, bakarrik sentitzea, baina sorkuntzaren abiapuntu modura baliagarria al da?

Esperientzia gogorra izan nuen, interesgarria eta aberasgarria bezainbat. Baina bakardade sentimendu horretatik sortzen da komunikatzeko beharra, sortzeko beharra. Kontraesan polita da. Gogorra den zerbaitek bultzatzen zaitu gero sorkuntzara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Oscar Gomez eta Esperanza Lopez —ezkerretik hasita, lehenengo biak—, hiru performerrekin batera. ©Iñigo Uriz / Foku

'Harrespila' ikuskizuna Oteiza museoan eskainiko dute asteburuan

Ane Eslava

L'Alakran taldearen performance bat da. Oteizaren teorietatik abiatuta, cromlech bat osatuko dute parte hartzaileekin batera. Hamabi saiotan egingo dute, eta izena emateko aukera zabalik dago.

Ekoizleak, zuzendaria, aktore nagusiak eta instituzioetako ordezkariak, pelikularen aurkezpen prentsaurrekoa baino lehen, atzo, Bilboko Azkuna zentroan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Hilezkor izateak ikaratuta

Amaia Igartua Aristondo

Gaur estreinatuko dute Igor Legarretaren 'Ilargi guztiak' filma, Bilbon, Fant jaialdiaren inaugurazioan. Heriotzak eragiten duen beldurraz dihardu, hilezkortasuna lortzen duen pertsonaia baten begietatik

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.