Bira

40 urte

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Amikuzeko ikastolak berrogei urte ditu. Udaberrian ospakizun anitz iragarri zen sortzearen gogoratzeko eta ohoratzeko. Ez zen irabazia alaina, exodio erruralak urratzen zuen lurraldean euskara jendeen ihesaren abiaduran desagertzen zihoalako. Amikuztar bakoitzak dagoeneko, urrunenak barne, lotura sendoa dauka ikastolarekin.

Ostiralean kanpainako klipa eta abestia aurkeztu zituzten, eskualde horretako idazleen testuez osatu eta beranduago kantonamenduko etxe guztietara bidaliko den liburuttoarekin batera. Ondotik aperitifa zerbitzatu zen bistan dena alegrantziarik handienean, eskola iraganetik gerorako harremanen aragoa delako amini bat amini bi euskaraz gitean bizi lemapean.

Ekainaren 25ean besta nagusia hitzematen digute. Ikusgarriak. Bazkaria. Herrialdeko zazpi elkarteek antolaturik. Segur aski ikasle, irakasle eta guraso ohiak berriz elkar gurutzatuko dira, eginiko bideaz harro bezain ukituak. Izenak lehen bai lehen heldu araztekoak dira ikastolara.

Duela lau hamarkada ikastolak hemen hazi ziren kalitxak bailiran. Etsaigoa pairatuz gaur arte irautea lortu zuten. Ekiteko libre uzten baldin bada herritarra bere mintzairari errotik atxikia dela frogatuz.

Zorionak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.