Bira

Moody Blues

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Moody's agentziak ultimatuma jarri zion Estatu Batuetako kongresuari: nota apaltzen dizuegu zor publikoaren neurria goratzen ez baldin baduzue. Grezia edo Maliaren antzera tratatuko ote dute Ipar Amerika erraldoia? Munduaren zurgatzaile eta kudeatzaile handiena? Urrezko dupina lurrezkoa balitz hondarrean? Greziarrek behintzat idorreria ekonomikoarekiko erreferrenduma lortu dute.

Agorrilaren 2tik hara ordaintzera etorri obligazio batzuengatik amerikar estatua bankarrota zorian aurkituko da. Kalifornia paga-ezintasunaren hegian dela badakigu eta ez bakarrik bere pobreen erruz, buruzagiek sabelak begiak baino sakonagoak dituztelako baizik. Otsailan Wisconsineko Clint Eastwooden Madisoneko bidea manifestalariz beltzatu zen. Milwaukee eta Appleton hiriak berdin. 30000 herritarrek eskualdeko funtzionarioen aurkako eraso neoliberala salatu zuten, bereziki eskola publikoaren herste iragarria.

Walker gobernariak Guarda Nazionala bidali zien. Ez zen horrelakorik gertatu 1886ko maiatzaren 1az geroztik. Erran gabe doa sindikatuek austeritate plana sustengatzen zutela eta oldartu bederaren bihotzean Tahrir plazako irudiak biribilka zebiltzala.

Don't sign away my future...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.