Bira

Gayztei

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Ez da Euskal Herriko diputatuen gain kontatu behar sozietatearen aldatzeko. Grenet eta Alliot-Mariek kontra bozkatu zuten eta barnealdeko Lassalle abstenitu zen asteartean ezkontza homosexuala eztabaidatu zenean parlamentuan. Eskuinak ez du horrelako legerik nahi, malgorkeria mentalaren izenean gizonak eta emazteak baizik ez daitezkeelako ezteiederretan junta. Batek erranzuen ez zela moda likitsei amore eman behar eta Le Pen andere panpalinak sozialisten proposamenaren onartzeak islamisten ustezko poligamiari bidea irekiko ziola erantsi zezakeen lotsarik gabe.

Historiak burlaz hartuko dituen deklarazioak biderkatzen dira aldi oroz lesbiana eta gayen berdintasunerako dretxoak debadiora jauzten direnean. UMPko Brigitte Barreges moskotak demagun egitekotan zergatik ez zen abereekiko ezkontza ere baimentzen eskatu zuen. Egiazko beldurrak katestatzen du mugaz honaindiko gizarte heterosexuala, bizkitartean homofobia eta sexismoa gora doazelarik. Nehor ez da egoeraren salatzera ausartzen, noski: ez bezate balizko bozkatzaileen morala kolpatu...

Gaur, segur aski, Miarritzeko pride delakoan azken egunetako gertakariak jorratuko dira, musika, kolore eta omore on artean. Itsasoari so.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.