Bira

Itsas arranoak

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Lagarde anderearen baltsa baikor xoxolak NDF-aren buruan jarraituko du irudiz, berezilarien arabera neokapitalismoaren barrakia lehertzear dagoela. Itsas arrano oihuak entzuten dira denetan. Apokaliptikoak. Kataklismikoak. Duela hiru urteko bankuen deboila datorren larrazkenetik hara kasko gainetara eroriko zaigunaren aldean ez omen da ezer izango. Eduki toxikoekiko akzioei uztartu dolarraren doloreak azkenean plega araziko du egitura ekonomiko osoa politika aurrikusteko sortu europear laborategiak dioenez. Halaz deusetarako ez dute balio jende xehearen hertsatzeko boteretsu bekaitzek hartzen dituzten sozial neurri murrizgarriek. Erretreta epearen luzatzeak demagun estatuen zinezko paga ezintasunarekin baino anaien faborez sistemaren pribatizatzearekin ikusteko gehiago du naski.

2008ko krisia iragarri zuen Nouriel Roubini ekonomilariak bost udaberriko iraupena ematen dizkio euroari eta beraz euroguneari. Diru-batasuna zartatu araziko du jadanik abiatua den herrialde pikarraituen eta aberatsagoen arteko gataskak, ez errateko gerrak. Europara garapena bezain lehiakortasuna berriz ekartzeko euroaz harakiri egitea liteke hoberena Roubiniren ustez.

I wish you were here...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.