Bira

Kabul

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Barack Obamak agertu zuen prentsaurrean amerikarrek nola pentsatzen zuten Afganistanetik militarki ateratzea. Uztailean hasiko dira 2002az geroztik Pakistaneko mugetako ehun mila soldadoen etxeratzeko bidaiak. Debaldeko gerra garestia piztu zuen duela hamar urte Georges Bushek eta patria uherraren alde hil izan dira anitz zergatik zuzen jakitera iritsi gabe, kanta zaharrak dioen eran. Desplegatzea 2014an bukatuko liteke.

Marie Monique Robin andereak bildu Torture made in USA filmaren ikusteko aukera ukan dut berrikitan. Guantanamora ekarri ziren lehen presoak zehazki afganistandarrak ziren, eskubide izpirik ez zuten, Bushen administrazioak orduan legea makurtu zuen burdin beroa bailitzan tortura zilegitzeko eta kartzelatuei Genevako konbenioen ondorioak ez aplikatzeko. Erran dezagula halaber amerikarrek tortura ekintzak, informazioa erdiesteko alaina, deslokalizatu zituztela Siriara, Egiptora, Tailandiara adibidez, hango diktaduren egiturak baliatuz.

Bush, Cheney zein Rumsfeld tortura eta gartzelaldi infinituen asmatzaileak auzitara deituko ote ditu Obamak? Ongi liteke, etsenpluarentzat bereziki, ez dezaten munduko buruzagiek sinets tortura demokraziaren baliabide soil bat dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.