Bira

Diamanka

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Afrika, humanitatearen sehaska ez aski aipatua, Errobiko festibalaren ardatz iragartzen dute Ezkandrai elkarteko kideek, bereziki uztailaren 23an, ebiakoitzarekin, gaueko bederatziak eta erdietarik aitzina. Attabalak ozen dirate. Rifteko urrakoak zabal-zabalik. Bihotzak basamortu arin: Afrika intzirika.

Peul jatorrizko slamaria den Souleyman Diamanka agertuko da orduan Itsasuko Atharriko taula gainean, hemengo musikariz eta kantariz inguratua. Sorkuntza bat eskainiko digute denek, Benat Axiari barne datekeelarik. Gure errotzar telurikoak inarrosiko dituena menturaz. Ezen peul negua izeneko abesti luzea buklean aditu dutenek badakite Diamankaren ahotsaz, bere poesia erraten duelarik, baobab genealogikoaren abarra hedatzen doala mundu mugatua mudatzen ez duen europear xifrituaren baitara ere. Korarekin ez dago ihesik.

Saheleko desertuaren zedarrietarik etortzen bailiran gero ozenduko dira Biskrako diwaneko soinulariak, Aljeria kabiliarren edertasun paregabea –exilioaren abiapuntu, herri haueuskaldunontzat bezala– boz lakarrez eta gitarra xoilaz oroitzen zuen Slimane Azem zaharrarekiko oihala berjosiz.

Diamanteak bilatzen ditugu eta amanteak.

Hitzen ispiluaren hamargarren emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.