Bira

Balboa plana

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Miamiko egunkari batek igandean idatzi zuen Hugo Chavez izugarri gaizki zegoela, hiltzear alaina, Kuban egin zioten ebakuntzaren ondorioz. Berriak gurutzatzean azaltzen da halaber Obamaren administrazio militarrak Caracas erasotzea aurrikusten duela gero hurbil batean, Afganistan eta Iraketik atera ondoan. Petrolio iturrien kontrolatzeko gerrak darrai nabarmenki.

Badakigu energia mota hori agortuko dela hemendik hiruzpalau hamarkadaren buruan. Iraken eta Libian sartuz, demokraziaren banderak haizeetan, barilaren prezioa beti gora geratu da, hiritarrek dutela suntsiketen saria ordaintzen. Multinazionalen sakelak bete dira honenbestez, Bush familiarenak barne, eta pribilegio horren izenean Amerikar Estatu Batuek Venezuelako altxorraz jabetzea begimenean daramate.

NATO erakundeak 2001ean Espainian espreatu zuen Balboa gerra-jokoa prest dauka, bestalde arras saindua ere ez den Hugo Chavezen herria Colombia edo Panamatik urez, airez eta lurrez inbaditzeko, aurkari baten erahiltzearen karietara sortu istilu larrietaz balia. Venezuelak Iran jasan ezinarekin lituzkeen loturak aski litezke atakearen justifikatzeko.

Artean Chavezek Bolibaren ondorengoa aldarrikatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.