Bira

Txaflak

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Deputatuak harrotzen dira gazte mukizu apurrei zartakoak emanik. Txat guneetan kontzientzia eta zentzu planttakoaren marmara anonimoa alde daukate. Europar jendarte zuriaren bana-besteko adina orain berrogeita hamar urtez gorakoa da eta gazteak —alferrak, gaizki ikasiak— ezin ditu jasan. Politika errepresibo guztiak populkan datozkigun mehakoil andana hauen aurka altxatzen, zizelkatzen, ahuspatzen dira. Bizkitartean, zaharrek beti gazte nahi lukete, bereziki gorputz araz.

Beharrondoko —eta gerra— on batek ez omen dio sekula nehori kalterik egin. Hori da askotan bazterretan irakurtzen eta entzuten duguna. Aitor dezagun euskaldunok hiztegi aberatsa dugula alor horretan: kohata, matelakoa, mazelakoa, pelata, zaparta, masailakoa, pasoa, zarta, txafla ala zifleta, esku emailearen abiaduraren indarraren arabera. Argi dago amodioaren errateko baino ele gehiago daukagula heziketaren bortitza azaltzeko. Derragula ordea, hondar hamarkadetan, biolentzia domestikoaren —etxean nagusi naiz redios!— neurria apaldu dela gurean ere.

Baina haurren ganako jaidura zurratzaileak itzultzen ari zaizkigu. Pedopsikiatren justifikazioez lagundurik gainera. Eta buruzagi gaztefobikoen benedikazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.