Bira

Zola

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Urriako erretreten erreformaren aurkako karrikaldien ondotik uztaila honetan eraginkor bihurtzen dira, orduan salatzen genituen neurriak. Hiru haurrekiko amak eta zerbitzu aktiboa zeukatenak etxera igorri dituzte. Haatik berriz aipatzen da kotizatze urteen emendatzea, 41etik 41,5ra pasatzea alegia. Dekretu soilez egingo liteke. Helburu ez aitortua alaina 45era iragan araztea da 2015eko epean eta erretreten zama langilegoaren bizkar abandonatzea.

Moralak kolpe latza hartzen du. Ez gara sekula erretretara helduko –egia da, anitzen gostuko, langileria auherrak ez duela horrelakorik merezi. Gaurko baldintzetan nehork ez du aski iraunen pausa preziatuaz gozatzeko. Alta erabakien zurkaizteko bizitzaren balizko luzamena biribilkatzen dute, ahantziz bizitza luzatzen duen elementu bakarra lanaren garaiz uzteak bideratzen duela. Baina erretreta ukatzen bazaio eta jada nabaritzen dugun bezala artatzeko baliabideak garestitzen baldin badira argi dago jende xehea goizago zenduko dela. Grezian adibidez, mediku batzuek diotenez, krisiaren ondorioz herresten hilkortasuna handitzen doa.

Laster Emile Zolaren nobeletako egoerak errealitate bilakatuko zaizkigu: gorriak eta beltzak ikusteko gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.