Bira

Matroi

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Goizero lanera joan aitzin Iruneako entzierroa ikusten dugu telebistan, errepikak Monbar tabernan, irudi hurriak azkenik Nano eta Balto ostatuetako pantailetan. Agurtzen ditugu alabaina zezenak atera baino lehen, «zu zaitugu matroi» abesten duten guztiak, Kaparroso, Kaseda, Zaldiko-Maldiko, Argetas, Tutera, Uxue, Donazaharre, Labetze, Zangotzako adiskide irakurleak bereziki, Boise Idahokoak eta maripottottak ahantzi gabe.

Egunkarien erabilpena azpimarragarria da. Beranduago irakurtzeko, lasterkari gehienek Gara edo BERRIA daramate —mundu idealaz ari naiz— ahurrean Etxahunen Kasterotik deus ez duen sainduaren parean. Bukatzean zolaren bustia orrialdeek zuritzen dute. Derragula korrikalarietan emazte apurrak ageri direla, gero gehiago hondar urteotan, sukaldeetako zerratze tepoaz baino Iruneako entzierroaz gozatzea hobe baita. Diot nik. Hargatik bestak, edonon, nahikoa maskulinoak geratzen dira, izpirituan bederen, edan, jan, joka eta bota aditzak ardatz.

Landetako gazte bati adarra jo zion zezen bihurriak. Bi minutu eta erdiko isiltasun orgasmikotik lekora, oihuak, oharrak, Gurutze Gorrikoak erorien inguruan. Abere sotilek jendeak, gizon, emazte ala beste, jendetzen dituzte: gora!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.