Bira

Behin

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Lagun batekin solasean nenbilen behin: eroak gara beti gehiago eskatzen digun egitura ekonomikoa sustengatzean, honen leherketa iragarria deitoratzen dugunean krokodilo malkoak isuriz. Mundua omnimerkatu bihurtzea salatzen dugu noiztenka baina hain herabeki. Funtsean, nago ez ote genukeen dena birindika aurtikitzea hobe, gure gurasoak zihoazen moduan gurbilki bizitzen hasteko, deus gutxirekin, ur hotz ttilikaz eta ordaindu ezinezko amodio hautsez gozatuz adibidez.

Zorrarena gaurkoan terrorismo berria bilakatzen ari da. Eskubide arruntenen ezabatzeko aitzakia politikoa. Estatuen pribatizatzeko arraiki ireki atetxoa. Sistemak jendeak aspaldian mailegatzera bultzatzen ditu, edozergatik, baliabiderik ez duten arren, kontsumitu dezaten ausarki, Abraham zaharraren behialako sasitzar ardientean kontsuma daitezen azkenean. Adiskide harrituari, ene aipamen biblikoa ulertzeko gisan, Leizarragaren testamentuaren euskaraz irakurtzea gomendatu nion orduan.

Ez dezagula hargatik bazkatzen gaituen eskua ausiki, diru apurra behar dugulako Zamaontzia, Mea Culpa, Eta Orain Badakit izeneko liburuen eskuratzeko eta muga pasatu bezain laster gasolina betearen egiteko.

Plazeraren prezioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.