Madrilekin negoziatu izana ukatu du Masek, baina hitz egin izana aitortu du

2013ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Kataluniako Gobernuak gezurtatu egin du El País egunkariak argitaratutako informazioa. Kazeta horren arabera, 2014an egitekoa den erreferendumari buruzko negoziazioak abiarazi dituzte Artur Mas eta Mariano Rajoy presidenteek, eta plebiszituan galdetu beharreko hiru galderak zehaztu dituzte: bata, finantzaketaren inguruan; bestea, hizkuntzari buruzkoa, eta hirugarrena, Kataluniak Espainiaren barruan izan beharreko estatusari buruz, baina independentzia aipatu gabe. Hori guztia ukatu egin du Kataluniako Gobernuak. Hala ere, Masek eta Rajoyk «hitz egin dute», esan du.

Bestalde, Valentziako Gobernuaren protestak aintzat hartuta, Espainiako Gobernuak debekatu egin du Diadaren harira bihar eginen den giza katea Castello probintzian sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.