Aukerarik eman gabe

Pablo Fustok 3-0 irabazi dio Esteban Gaubekari finalean, eta hirugarren aldiz jantzi du munduko txapela

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Buruz buruko munduko txapelketako aurkezpenean, faboritotzat jo zuten, eta hilabete eta erdi geroago Pablo Hernan Fustok bete egin ditu pronostikoak. Esteban Gaubekari inolako aukerarik eman gabe, 3-0 irabazi zion finalean, atzo, Bilbon. Lehen bi jokoetan askoz gehiago izan zen, eta hirugarrenean ondo baliatu zituen aurkariaren opariak. Argentinarrak buruz buruko hirugarren munduko txapela du, eta bigarrena jarraian.

Fustok txapelketa aro bikaina josi du lau hilabetean. Otsailean, binakakoa irabazi zuen, Larrinagarekin, eta atzo bakarka ere onena dela erakutsi zuen. Ondo erakutsi ere. Ligaxkako partida estua izan zen —Gaubekak 3-2 irabazi zuen—, baina finalak ez zuen orekarik izan. Hein handi batean Gaubekak ez zuelako bere guztia eman. Lehen jokoan, Fusto 7-3 aurreratu zen, sakearekin asmatuz. Gaubekak tartea jan zuen (9-7), baina ez zen urrunago joan.

Bigarrena izan zen desorekatuena. Fusto bikain sartu zen ezker airez, eta ahal izan zuen guztietan pauso bat eman zuen aurrera. Oso oldarkor jokatu zuen, piloteoan Gaubekari apurka tartea jateko. Jokoa ia bost minutuetenda egon zen, 2-0ekoan Gaubekak pala hautsi zuelako. Etenaldiak kalte handiagoa egin zion Armintzako txapeldun ohiari, eta Fustok erraz egin zituen setaren bukaera artekoak (10-3).

Hirugarren jokoa izan zen orekatuena. Gaubekak aurrea hartuzuen lehenbizi (2-4), eta, gero, seina berdinduta egon ziren. Bizkaitarrak, baina, hiru falta egin zituen saketik, eta hala ezinezkoa da txapelik irabaztea. Azken tantoan, Gaubekak gora bidali zuen pilota, Fustok aurreko pilotakada errebotean sartu ondoren (10-8).

Txapela jantzita, Fusto hunkitu egin zen: aita gaixo du, eta hari eskaini zion txapela. Finala aztertzean, berriz, sakearekin asmatu izanaren garrantzia nabarmendu zuen. «Beste partidetan baino hobeto sakatu dut, etaasko lagundu dit, piloteoan oldarkor jokatu ahal izan dudalako».

Xarea, Ibarran

ErremintakIbarran du gaur hitzordua (Gipuzkoa, 16:30), bertako trinketean Ametsa pilota elkarteko xare txapelketako finalajokatuko baita. Apeztegia-Lopetegik eta Lizaso-Vinuesak neurtuko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.