Australiak Munduko Kopako hirugarren postua lortu du

Galesen aurkako partida estua irabazi du (21-18), baina Cooper eta Kurtleyren lesioek garaipena belztu dute

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Beti da zaila jokoan ezer ez denean partida bat jokatzea. Finalerdia galtzeko kolpea jaso ondoren, kanporatuak izan diren bi selekzioek hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu behar izaten dute. Errugbi Munduko Kopako tradizioa mingots suertatzen zaie jokalariei, baina jokatu behar izaten da, eta atzo Asutraliak lortu zuen hirugarren postua Galesi 21-19 irabazita.

Partida estua izan zen, eta Galesek munduko errugbi selekziorik onenen artean dagoela berretsi zuen. Bi selekzioek jarrera baikorrarekin hartu zuten partida, eta konplexurik gabe jokoaren alde egin zuten. Uzta ederra bildu zuten hautu horrekin, orotara lau entsegu izan baitziren eta jokaldi bizi-bizi anitz. Presioa txikiagoa izanik, bi selekzioek trakeskeriak ere erakutsi zituzten haien eraso jokoan. Hala ere, hilabete luzez kontzentrazioa bere gorenean mantendu ondotik ulertzekoak dira petto txiki horiek.

Australiarrak izan ziren erasotzen lehenak, Barnesek entsegua sartu baitzuen uztartze baten ondotik. Atsedenaldira 3-7 joan arren, Galesek ez zuen etsi eta Shane Williamsen entseguak aitzinean ezarri zuen: 8-7. Orduan, zangoak erabaki zuen partida. Australiak bere aukera guztiak baliatu zituen, Galesek, berriz, 11 puntu barkatu zituen huts egiteekin. Australia 11-21 ezarri zen aitzinetik, baina partidako azken minutuan Galesek markagailua itxuratu zuen, merezita, bukaerako 18-21ekoa ezarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.