Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Euskara babesteko upelak

Ekainaren 15ean Araba Euskaraz antolatuko dute Lapuebla de Labarcan, eta ordurako ikastolako patioa apain-apain jarri nahi dute. 30 upel margotzen dihardute.
Margotu duten upeletako batean mahatsa irudikatu dute.
Margotu duten upeletako batean mahatsa irudikatu dute. ASSA IKASTOLA

Iker Tubia -

2014ko maiatzak 2

Ardoa da Arabako Errioxaren bereizgarrietako bat. Euskara ere hala izatea nahi du hango Assa ikastolak. Euskara eta ardoa, ardoa eta euskara. Biak uztartu nahi izan dituzte ekainaren 15ean La Puebla de Labarcan egingo den Araba Euskaraz bestarako. Hala, upelategi handi batek oparitutako 30 upel margotzen dihardute martxotik. Arabako ikastolen egun handian ikastola apaintzeko ardura izanen dute, hango nortasuna eta euskara lotuz.

Ideia zoro bat izan zen hasieran. Batzuek irri egiten zuten upelak margotzeko proposamena mahai gainean paratu zutenean. Dagoeneko, baina, ez du irririk sortzen. Ideia zoroa egia bihurtzen ari da. Auzolanari esker, proiektuak aurrera egin du. «Helburua ez da bakar batek lan guztia egitea. Jendea inplikatu nahi dugu, emaitza berea dela senti dezan. Denon artean eta denentzat», azaldu du Idurre Arrieta ikastolako zuzendaritzako kideak. Baita lortu ere. Ostegunero biltzen dira ikastolan, Araba Euskaraz bestarako lanak egiteko, tartean, upelak margotzeko. Astebururen batean ere elkartu dira.

Lehenbizi, upel guziak margotu zituzten. Bakoitza kolore batez, zurdaki lodiz. Ondoren hasi zen lanik zailena: marrazkiak egitea. Arrietak azaldu duenez, gurasoak eta langileak ari dira margolari lanetan. «Nik ez dakit margotzen, baina baziren bi guraso nahiko trebeak. Ahoz aho, ezagutzen genituenekin eta barneko jendearekin aurrera atera dugu, eta benetan oso politak gelditu dira». Oraingoz guziak margoturik dituzte, eta hamar bukaturik; beraz, oraindik beste hogei dituzte marrazteko.

Haietako batzuk ikasleentzat izanen dira. Oraindik ez dute marrazteko aukerarik izan, baina Arrietak aitortu du bai nagusiek baita txikiek ere izanen dutela hiruzpalau upel marrazteko parada. Batzuk gogotsu daude. Izan ere, egunero ikusten dituzte upelak, ikastolako korridoreetan baitaude. Batzuek argazkiak ere egiten dizkiete. «Prozesu osoa ikusi dute, eta batzuei gustatu zaie. Batzuk larritu egin dira ikusirik gero eta gutxiago geratzen direla haientzat», esan du Arrietak. Upelez gainera hormairudi bat ere eginen dutela aurreratu du Assa ikastolako zuzendaritzako kideak.

Sustraien erakusgarri

Ikastolara sartzen direnek kolore anitzez margoturiko upelak ikus ditzakete. Mahatsaren irudia du upel gorri batek, Lapuebla de Labarcako zubia ageri du beste batek, eta, nola ez, Araba Euskaraz-eko logotipoa ere ikus daiteke haietako batean marrazturik. Inguruari atxikitako motiboak erabili dituzte batik bat, haien adierazgarri direlako. Hala ere, lanean aritu direnen ideien arabera egin dituzte beste asko, eta koadro ezagun batzuetako zatiak marraztu dituzte. Besteak beste, Pablo Picassoren Gernika izan dute inspirazio iturri.

Orain, azken txanpan sartu dira. «Ekainaren 15era bitarte kupelak, kupelak eta kupelak izango ditugu buruan», dio Arrietak. Ondoren, haiekin zer egin pentsatu beharko dute, lan txukun hori ezin baita zakarretara bota.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Olatu sinkronizatua

Berria

Bi urte barru Europako kultur hiribirua izateko bidean, bosgarren Olatu Talka lehertu da asteburu honetan Donostian, 250etik gora proposamen sinkronizatu eskainita parte hartu nahi duen orori. Sormena, kirola argazkian, Easo igeriketa taldeko kideen atzoko erakustaldia, aldarrikapena eta elkartasuna nahastu dira egitarauan. Donostiatik kanpo ere zabaldu da aurten eskaintza, gainera.

Alarmak piztuta

Berria

Nafarroan, berezko arraza batzuk galzorian

60 urteko gaztea

Berria

Fender Stratocaster gitarra elektrikoa, 1954tik doinuka

Hemen da Olentzero

Berria

Gaur kalez kale eta etxez etxe ibiliko da, haurren begiradapean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.