Ekintza garrantzitsuenak

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
OSTEGUNA 19

17:00: Mintzaldia: Pastorala, sorkuntza artistikoaren bide berriak denentzako sormen gune bilakatu al daitezke? Beñat Axiarik gidatuko du, eta Armand Gatti idazle eta antzerkilari famatua izango da gonbidatua.

21:30: Kontzertua. Julen Axiari kantariak, musikari lagunekin batera, Josean Artze, Agustin Zamora eta Itxaro Bordaren olerkiak hartuta ondutako emanaldia da. Ondoren, Michel Portal musikariak jazza eta musika klasikoko doinuak uztartuko ditu.

OSTIRALA 20

10:00: Mintzaldia: Pastorala eta bere herria, populua.... Mixel Etxekoparrek eta Nicole Lougarotek gidatuko dute.

21:30: Kontzertua. Bretainiako Keravec anaiak( Erwan eta Guenole), Pilotarhitza, eta Etenesh Wassie etiopiarra.

LARUNBATA 21

10:00: Mintzaldia: Transmisio bizia. Belaunaldiz belaunadi pasatzen diren herri baten balioei buruzko hitzaldi, Francois Verlestek eta Jojo Etxebarnek gidatuta, besteak beste.

15:30: Ibilbide artistikoak. Maddi Oihenartek emanaldia eskainiko du.

21:30: Kontzertua: Philippe Ezkurrak egituratuta, Turkia, Euskal Herria, Portugal eta Brasilgo kantuekin egindako ibilaldia izango da. Ondoren, Regis Gizavo Madagaskargo akordeoi jotzaileak joko du.

IGANDEA 22

10:00: Ibilaldi poetikoa. Errobiko Festibaleko artistak eta partaideak elkartuko dira, eta poesiarentzako, musikarentzako eta hitz askearentzako gunea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.