Komunikazioa

Irratiek ez diote Ligari kanona ordainduko

AERC elkartean bildutako irratiek erabaki dute futbol partiden kontaketa egiten jarraitzea

urtzi urkizu
Donostia
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako Ligako aurreneko jardunaldietan irratietako kazetariek ezin izan zuten futbol zelaietara sartu partiden kontaketa egiteko. Arrazoia Mediaprok eta Ligak irrati eskubideak komertzializatu eta emisoeri ezarri nahi dieten kanona da. Irratiek kalkulatzen dute hiru milioi euro ordaindu beharko lituzketela, baina, orain arte, irrati guztiek kanon hori ez ordaintzea erabaki dute, eta erabaki horretan tinko daude. Atzo bilera egin zuten irratiek, eta erabaki dute ez dutela ordainduko. Partiden kontaketa egiten jarraituko dute, baina estudiotik telebista ikusiz. Sevillak zelaian sartzen utzi zien esatariei, eta Betisek ere utziko diela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.