Realak hirugarren garaipena jarraian nahi du etxean, Valentzia mendean hartuta

Athleticek ere gaur jokatuko du Levanteren zelaian, sailkapeneko bigarren postura igotzeko helburuarekin

Donostia
2013ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Realak eta Athleticek aurkari gogorrak izango dituzte parean gaur, Ohorezko Mailako zortzigarren jardunaldian. Txuri-urdinek Valentzia hartuko dute Zubietan (12:00), eta bilbotarrak, berriz, urrezko hiru puntu eskuratzeko helburuarekin joango dira Levanteren zelaira (11:45).

Sasoi onean iritsiko da Valentzia Zubietara. Sailkapeneko laugarren postuan dago, eta etxetik kanpo jokaturiko hiru partidetatik bi irabazi ditu. Azken jardunaldiko arantza atera nahiko du, gainera. Levanteren aurka porrot mingarria jasan zuen etxean (2-3), eta gaur galtzeak lehen hiru sailkatuekiko tartea gehiegi zabaltzea ekar lezake. Realak ere bere bolada onari eutsi nahi dio, etxean jokaturiko azken bi partidak irabazi baititu. Deialdian ez dago ezustekorik, eta partidarako prest dituen jokalari guztiak deitu ditu Unai Gazpiok.

Athleticek, bestalde, lehia estua jokatuko du Valentzian. Rayoren aurkako berdinketa kenduta, denboraldiko partida guztiak irabazi ditu Levantek, eta Bartzelona liderraren atzetik dago sailkapenean, puntu bakarrera. Gaur irabaziz gero, laugarren garaipena jarraian litzateke Athleticentzat, baina ez da erraza izango, Levante aurkari zuzena baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.