Kritika. Musika

Barrokoaren lilura

2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Bilboko XI. Urtaro Barrokoa

Lekua: Bilboko ArteriaCampos Eliseos antzokia.

Noiz: Azaroa osoan.

Arrakastaz bukatu da, bai publikoaren aldetik bai kalitatearen aldetik, Bilbon egin den XI. Urtaro Barrokoa. Orain dela hamaika urte arraroagoak ziren Bilbo aldean Barrokoko musika goi mailakoari bereziki zuzendutako zikloak eta batzuok gogoratzen dugu musika horrek sortzen zuen erakarpen eskasa hemengo musikazaleen artean, Bach edo Haendelen lan popularrenak kenduta... Hori dela eta , gure ustez, denbora tarte horretan Barrokoko musikaren aldekotaldea osatzea izan da Urtarok lortu duen emaitzarikhandiena Bilbon. Eta hori ez da baterefruitu makala!

Aurtengo udazkenean lau musika talde igaro dira akustika lehortu samar daukanbonboi kaxatik —antzoki honetatik—, Barrokoan espezializatuak. Vicent Dumestre laute jotzaileak maisutasunez zuzentzen duen Le Poeme Harmonique taldeak bi kontzertu eskaini zizkigun. Batean, exotismoak XVII. mendeanFrantziako eta Europako musiketan izan zuen eragina erakutsi zigun, Lully, Moulinie, Amiot, Cavalli eta Tessierren opera eta ballet zatiekin osatutako emanaldian. Eta horretan modu finean islatu zuten Luis XIII.a eta Luis XIV.aren gorteetan entzuten ziren antzeko soinu eta abesteko keinu adierazgarriak. Hurrengo eguneko egitarauan, berriz, talde berberak Veneziako karriketatik gorteetara eginiko musika eskaini zigun dotorezia handiarekin. Inauteritik hasita piezarik popularrenetara; Monteverditik, Manelli eta Ferrarira. Aldiz, beste jarduera batean, Patrik Cohen-Akenine zuzendariak, Les Follies Françaisestaldearen aurrean, XVII. eta XVIII. mendeko Frantziako musikak eta musikariakekarri zizkigun gogora: esaterako,Lullyren Acis eta Galatea eta Marin Maraisen Alcyone-renzatiak. Zikloa biribiltzeko, Maite Beaumont mezzoak Espainiako Barrokoaren ariak bikain abestu zituen Albert Recassens-ekzuzentzen duen La Grande Chapelleren laguntza eztiarekin. Ahots erregularraren bidez —erregistro guztietan—azaldu zuen Nafarroako abeslariak Barrokoko sekretuak ezagutzen dituela: hots, fraseoa, gurguiluak, intonazioa, azentuak, afinazioa, apuntamentoa....
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.