Duhart hautatu dute Hego Lapurdi Hiri Elkargoko presidente

Sei urterako, Zuberoa Herri Elkargoko presidentea izanen da Dominique Boscq Lakarriko auzapeza

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko Herri eta Hiri Elkargo guztiek hautatu dituzte beren buruak, astearte arratsean Hego Lapurdi Hiri Elkargoak Peyuco Duhart hautatu ondoren presidente. Parean ukan zuen orain arteko presidentea: Michel Hiriart Biriatuko auzapeza. Duhartek 22 kontseilariren sostengua jaso zuen, eta hemezortzi kontseilarik Hiriarten aldeko boza eman zuten.

Filipe Aramendi Urruñako hautetsi abertzalea ere hautagai aurkeztu zen, UMPko bi buruen arteko lehian. Hautagai abertzaleak jarrera argia hartzeko eskatu zien bi hautagaiei, izan dadin euskarari buruz edo AHT xedearen aitzinean. Azken orduan, hautagaitza kentzea deliberatu zuen.

Joan den asteburuan herriko etxeetako ordezkariak bildu ziren, aztertzeko elkarrekin hautagaitza bakarra osatzeko aukerarik zegoen edo ez, baina ez zuten lortu.

Hautagai bakarra

Zuberoako Herri Elkargoan aukeraketa ez da izan horren korapilatsua, hautagai bakarra aurkeztu delako presidente postura. Horrela, Dominique Boscq Lakarriko auzapeza izanen da berriz ere Zuberoa Herri Elkargoko presidentea, sei urterako. Joan den ostegun arratsaldean hautatu zuten.

Ipar Euskal Herriko Herri Elkargo guztiek hautatu dute gobernua ondorioz. Hizkuntzari dagokionez, hamar erakunde publikoren buruetan hiru euskaldun egonen dira: Iholdi-Oztibarre, Zuberoa eta Garazi-Baigorrin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.