Komunikazioa

Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria

urtzi urkizu
Donostia
2013ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendaria Alberto Barandiaran izango da (Altsasu, Nafarroa, 1964). Esperientzia handiko kazetaria da Barandiaran; Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn hogei urtez lan egin zuen, eta beste hainbat hedabidetan kolaboratu urteotan.

«Euskaraz lan egiten duten hedabideen arteko elkarlana sakondu, eta euskararen hiztun komunitateak behar duen eredu komunikatiboa garatzeko» sortu berri da Hekimen. Lau erronka nagusi ditu: elkarteko kideen arteko harremana sendotzea, diru laguntza publikoak erabakitzen diren guneetan eragitea eta hitzarmenaren beharra nabarmentzea, publizitate instituzional eta komertzial bateratuaren aukerak aztertzea, eta hedabideen behatokia sustatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.