Artikoko hormaren geruza azken 40 urteetako maila txikienean dago

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Artikoa tapatzen duen horma geruzaren lodiera 1970eko hamarkadan hasi ziren neurtzen sateliteen bidez. Orduz geroztik, 2007an neurtu zuten gutxieneko historikoa, baina ESA Europako Espazio Agentziak jakinarazi du geruza orduko mailaraino jaitsi dela aurten ere. Artikoko eta hegoaldean Antartikoko horma geruzen urtzeak eragiten du itsas mailaren hazkundea.

Hala ere, egoera larriari etekinak ateratzeko asmoak aspalditik dituzte potentzia handiek, Artikoko geruzaren urtzeak itsas bide berriak irekiko baititu. Horregatik, Errusiak jakinarazi du Artikoko Ozeanoko itsas trafikoa arautuko duen legea indarrean paratuko duela urtea bukatu baino lehen. Errusiako petroliontzi batek Artikoan bide bat irekitzea lortu zuen iaz, eta ordutik anitz hazi da hango trafikoa. Suezko kanalaren alternatiba bilaka liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.