Korsikako bi hautagai nazionalista Parisko legebiltzarrean sar daitezke

2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Korsikako Femu a Corsica mugimendu abertzaleko Jean-Christophe Angelini eta Gilles Simeoni Frantziako Asanblea Nazionalera sartzeko lehian daude gaur. Lehenengo itzulian bigarren geratu zen uharteak dituen lau barrutietako bitan: Porto-Vecchion lehena, eta Bastian bigarrena. Bietan, UMPko hautagaiak lortu zuten lehenengo postua.

Korsikako ordezkari abertzaleak Parisko Legebiltzarrean egoteko lehen aukera da, eta alderdi abertzaleek bat egin dute. Corsica Libera alderdiak Femu a Corsicako bi hautagaien aldeko botoa eskatu du. Bi alderdi abertzaleek ordezkapen zabala lortu zuten Korsikako Parlamentuan, 2010eko bozetan. Botoen %36 eskuratuta, legebiltzarreko 54 diputatuetatik 16 abertzaleak dira Korsikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.