Veneziako ikusleei luzeegia iruditu zaie John Curranen 'Tracks'

Australiako basamortuko paisaien edertasuna ondo jaso du zuzendariak, baina erritmoa oso geldoa da

Agentziak
Venezia
2013ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Robyn Davidsonen historia kontatzen du atzo Veneziako zinema jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu zen filmak, John Curranen Tracks-ek. Davidsonek Australiako basamortua zeharkatu zuen Alice Springsen hasi eta Ulururaino —2.700 kilometro—, txakurrarekin eta lau gamelurekin, bi motibo nagusirengatik: aitaren ereduari jarraitzea eta munduan leku bat bilatzea. Paisaiaren edertasuna jasotzen ondo asmatu du zuzendariak, baina filma geldoegia eta luzeegia gertatu zen ikusle gehienen ustez. Bestalde, William Friedkinek, The Exorcist (1973) filmaren zuzendariak, ibilbide osoa aitortzen duen Urrezko Lehoia jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.