Santi Brouarden hilketa argitzeko auzia betiko itxi du Bilboko Epaitegiak

Auzitegi Nazionalera jotzeko aukera plazaratu du Amedok, Brouard «ekintza terrorista baten biktima» delako

Erredakzioa
Bilbo
2014ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Ikerketan aurrera egin ezina argudiatuta, Bilboko Epaitegiak behin betiko itxi du Brouard auzia. Aurrez ere artxibatu zuen auzia, baina iaz berriz ireki zuen, arrasto berri bati tira egiteko aukera zegoelakoan. Jose Amedok eramandako grabazio batean, Luis Morcillok aitortu zuen Brouardi berak egin ziola tiro. «Saltsa guztia antolatu zuena» Julian Sancristobal zela ere badio. Morcillok ez du galtzeko ezer, Brouarden hilketaren harira eginiko epaiketetako batean epaitu eta absolbitu baitzuten: ezin dute berriz epaitu. Estatuko Segurtasunerako zuzendari nagusi izana, Sancristobal, ordea, inputatuta egona den arren, ez dute epaitu.

Epaitegiaren artxibatzea ikusurik, Auzitegi Nazionalera jotzeko aukera mahai gainean jarri du Amedok. Brouard «ekintza terrorista bateko biktima» izan zela argudiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.