Matxinoen esku zegoen hiri bat berreskuratu du Hego Sudango armadak

Bentiuko petrolio putzuen kontrola eskuratuta, Bor hiria hartu nahi dute hurrena Salva Kirren indarrek

Xabin Makazaga.
2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Nilo Garaia eta Unity probintziak dira petrolio ekoizleak Hego Sudanen, eta azken horretako hiriburua, Bentiu, kontrolpean hartu zuten atzo Salva Kir presidentearen indarrek. Riek Mashar presidenteorde ohiaren aldeko indarrek abendu amaieran hartu zuten Bentiu, eta petrolio ekoizpena murriztu egin zen ordutik. Hiria hartuta, inguruko petrolio putzuak kontrolatzeko bidea du gobernuak. Matxinoen buru James Kongek Bentiutik ihes egin duela jakinarazi du armadak.

Hego Sudango armadaren hurrengo helburua Jonglei probintzia da, Hego Sudango handiena. Bor hiriburua presidentearen kontrako matxinoen esku dago.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.