Lilatoiak arrakastaz ospatu du 25. urteurrena

3.263 emakumek parte hartu dute Lilatoian; kirola eta aldarrikapena uztartu dituzte bost kilometroko ibilbidean

Urtero legez, giro ona eta aldarrikapena uztartu zituen Lilatoiak. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2014ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Lasterka edo patinetan, guztira 3.263 emakumek egin zuten herenegun Donostiako Lilatoia. Bost kilometroko ibilbidean, jai giroa eta aldarrikapenak nagusitu ziren. Aurten, 25. urteurrena ospatu du.

Abortuaren legearen aurkako aldarriak entzun eta ikusi izan ziren lasterketan. Parte hartzaile gehienek kamiseta morea zuten soinean, eta hiri erdigunea marea more handi bat bilakatu zen.

Izaro Rubio ordiziarrak irabazi du aurtengo Lilatoia, 17:58ko denborarekin; bigarren Iruñeko Ana Llorens izan zen (18:09), eta hirugarren, Aratz Rodriguez hondarribiarra (18:30). Patinetan, berriz, Nagore Montes donostiarra izan zen azkarrena (10:27). Hurrengo urtean, Atletico San Sebastianek hartuko du lasterketa antolatzeko ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.